Dataset Viewer
Auto-converted to Parquet
text
stringlengths
14
1.76k
Normandiako gudua (Overlord operazioa kode-izena zuena) Bigarren Mundu Gerrako Mendebaldeko Fronteko operazio militarra izan zen, Alemaniak okupaturiko mendebaldeko Europako herrialdeak askatzea helburu zuena.
1944ko ekainaren 6an (E-Egunean) hasi zen, Normandiako Lehorreratze famatuan.
Jada 1943an erabaki zuten inbasioa egitea eta Dwight David Eisenhower eta Bernard Montgomery jeneralen eskuetan utzi zuten.
Aurreko hilabeteetan Bodyguard operazioa martxan jarri zuten distrazio militar moduan.
Edonola ere, Adolf Hitlerrek Erwin Rommeli eskatu zion Atlantikoko Harresia indartzea eta defendatzea.
Aliatuek ezin izan zituzten bere helburu nagusiak hartu lehen egunean baina hondartza-buru bat lortu zuten hurrengo egunetan aurrera egiteko.
Ekainaren 26an Cherburgeko portu eta uztailaren 21ean Caen hartu zituzten.
Abuztuaren 8ko alemaniar kontraerasoak porrot egin zuen eta Wehrmachteko VII Armadako 50.000 soldadu Falaiseko poltsa ospetsuan harrapatuak izan ziren.
Abuztuaren 15ean, hegoaldeko Frantzian, aliatuek Dragoon operazioa hasi zuten eta, pintza horri esker, hilaren 25ean Parisen liberazioa lortu zuten.
Abuztuaren 30ean alemaniarrak Sena ibaiko haranetik erretiratu zirenean, Overlord operazioa amaitutzat eman zuten.
Erresuma Batuak parte hartutako Bigarren Mundu Gerrako operazioak eta guduak
Ameriketako Estatu Batuek parte hartutako Bigarren Mundu Gerrako guduak
Alemaniak parte hartutako Bigarren Mundu Gerrako operazioak eta guduak
Kanadak parte hartutako Bigarren Mundu Gerrako guduak
Frantziak parte hartutako Bigarren Mundu Gerrako operazioak eta guduak
Brookfield udalerria Ameriketako Estatu Batuetako Ohio estatuko udalerri bat da, Noble konderrian.
2020ko zentsuaren arabera, Brookfield udalerriak 74 etxebizitza zeuden.
Booz () Ruten liburuan agertzen den pertsonaia bibliko bat da.
Booz da Rutekin ezkontzen dena, honekin, Obed izeneko seme bat duelarik, hau, Jeseren aita delarik, eta, beraz, Booz, Daviden birraitona eta Jesusen arbasoa da.
Tradizio kristauak (batez ere katolikoak), Booz eta Ruten arteko ezkontza, Jesus eta Elizaren arteko elkarketaren aurrekari bat bezala ikusi du, Booz, Jesus, eta Rut, Eliza direlarik.
Pertsonaia honek Victor Hugoren Mendeen elezaharra izeneko lanean agertzen den olerkirik ospetsuenetako bat inspiratu zuen: Booz lotan.
W. Emery Barnes (1904) Jachin and Boaz, Journal of Theological Studies V, pp.
Zunheboto barrutia Indiako barruti bat da, Nagaland estatuan.
Mexikoko erdialdeko eskualdeko koroa, Mexikoko megalopolia ere deitua, herrialdearen hego-erdialdeko eta ekialdeko eskualdeetan kokatutako hamar metropoli-eremuz osatutako megalopolia da.
Termino hau lehen aldiz erabili zen 1996an.
Mexiko Erdialdeko Eskualde Koroa Mexiko Hiriak eta 5 estatuk osatzen dute: Tlaxcala, Hidalgo, Morelos, Puebla eta Mexikoko Estatua ; Horrez gain, 16 lurralde mugaketa eta 225 udalerri ditu.
2015ean bere biztanleria hogeita hamahiru milioi biztanlekoa zen eta 2020an 34.905.667 biztanle zituen (nazioko biztanleriaren % 27,77), eta horrek Mexikoko eta Latinoamerikako biztanle gehien biltzen duen eremua bihurtzen du.
Traibuenas Aragoiko Erriberako Murillo el Cuende edo Murelu Konde udalerriko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erdialdea eskualdean.
Traibuenas toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:
Traibuenas nafar erromantzetik datorren izena da, esanahi gardena duena ("onak ekartzen ditu").
Mikel Belaskoren ustez, zalantzarik gabe, izen horrek aurretik ezezaguna zen izen bat ordezkatzen du, herria erakartzeko asmoz.
Izan ere, 1230ean Traymales bezala agertzen da ("txarrak ekartzen ditu").
Traibuenasko armarria ezezaguna da, inoiz izan ez zuelako.
Eskuarki, herriko jaun jabeen, Mirandako dukeen eta, duela gutxi, Cortes de Graenako markesen armarriak erabili ziren.
Horren ezean, ondoko Murelu Konde herriaren armarria ere erabiltzen da, udalerriko armarria ere izan zena, eta, beraz, herri horri zerbitzua ematen dion udalak erabiltzen duena da.
Traibuenas Erdialdea eskualdean dago, Aragoiko Erribera eremu naturalean, Murillo el Cuende edo Murelu Konde udalerrian.
Traibuenas Erriberriko merindadeko herria da, Bardeatik iparraldera, eta Erriberritik hamar kilometro hegoaldera.
Herrira heltzeko N-121 errepidea hartu behar da Kaparrotsu edo Erriberri abiapuntutzat harturik.
Geografiaren aldetik, Aragoiko Erribera eskualdean dago, hau da, Aragoi ibaiaren ibilguaren behereneko aldean.
Urteko batez besteko tenperatura 14 gradukoa (aldaketa termiko handiarekin) eta prezipitazioak 400 eta 500mm bitartekoak dira.
Urteroko egun euritsuak 60-70 baino ez dira izaten.
Prezipitazioak nahiko irregularrak dira urte osoan zehar (ekainekin abuztura hiru hilabete idor daude), eta orokorrean ugariagoak dira udaberri eta udazkenean.
Haizerik ohikoena iparreko ziertzo haizea da; eta, uda garaian, hegoaldekoa.
Traibuenas iparraldean klima mediterraneoari dagozkion espeziak aurki daitezke, zumelak batez ere, eta hegoaldean, txapardi eta pinuak.
Horrez gain, igeltsua ugaria den hegoaldeko lurretan, landare gipsikola eta halofiloak ageri dira.
Murillo el Cuende edo Murelu Konde udalerrian ez dago estazio meteorologikorik.
Hala ere, Kaparrotsu pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 303 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n jarritako estazio meteorologikoa dago.
Bere lursailen errentak, Arradan, Karlos IIa Nafarroakoa erregeak Maria Huillykoari laga zizkion 1380an.
Traibuenasko jaurerriari buruz auzi bat izan zuten Andres Deanen oinordekoek eta Mosen Ojerren Maulekoa Arradako jaunak, 1416an Arradako jaunen alde kondenatua izan zena.
Jaurerriak, 1455ean Arradako suntsitu ondoren, berezko nortasuna eskuratu zuen, eta Arradako jaunak, Tristan Maulekoak, 1492an Fernando Bakedaori saldutako ondasunen zati da.
Traibuenas jaurerriaren mende egon zen, harik eta jurisdikzio mota hori XIX mendearen lehen erdian desagertu zen arte; izan ere, horren ondorioz, Murelu Konde udalerrian sartu zen.
Garai hartan, Granada Egako dukea zen herriko jaun, Cortesko markesa zenez, jaurerriaren markesatua.
Jaunak izendatzen zuen -aipatu erreformak egin arte- jurisdikzio zibila zuen alkate bat, eta hark ere erabiltzen zuen parrokoa aurkezteko eskubidea.
XIX mendearen erdialdera, Traibuenasek eskola bat zuen, eta bertako irakasleak 1400 erreal jasotzen zituen urtean, bai eta ikasleen gurasoen ordainsari txiki bat ere.
Jada jurisdikziorik ez zuten arren, Granada Egako dukeak ziren oraindik gure mendean sartutako terminoaren jabe nagusiak.
Arradako kontzejua, 1972an sortu zen, Nafarroako Foru Aldundiarekin sinaturiko akordioaren ondorioz.
Kontzeju berriak 2609 hektareako azalera izango zuen, Espainiako Kolonizazio Institutuak herrigune berriak kolonizatzeko eginiko politikaren barnean.
Arradako kontzejuko lehen bizilagunak 1960ko hamarkadaren hasierakoak dira, garai hartan hasi zirelako bertan etxeak eraikitzen.
Kontzeju independentea eratu arte, Traibuenasko kontzejuko juntaren menpe izan ziren.
1981eko maiatzean, Luis de Silva y Azlor de Aragón jauna, Mirandako dukea eta Germaine Bouchez Narrosko markesak, herriko jabe bakarrak, maizterrei saldu zizkien bakoitzak lantzen zituen lurrak, eta herritarrei oparitu zizkieten etxeak eta eraikinak.
Nafarroako Foru Aldundiak laguntzak eman zituen salmenta horiek errazteko.
Traibuenasko kontzejua kontzejukidek osatzen dute, demokratikoki hautatua.
Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko linea zerbitzua ematen dio kontzeju honi.
Herriak autobus geldialdi bakarra du NA-1240 errepidean, Arradarantz eta Tafallarantz.
linea linea erregularra den arren, udalerriko hiru geldialdiak eskariaren araberako geldialdiak baita, bidaia aurreko eguneko 19:00ak baino lehen erreserbatu behar da.
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Traibuenas ez-euskal-eremuan sailkatu zen.
Koldo Zuazok, 2010ean, Traibuenas ez-euskal-eremuan sailkatu zen.
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Murillo el Cuende edo Murelu Konde udalerria eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen.
2001eko erroldaren arabera, herritarren % 0,63k zekien euskaraz, 2010ean % 0,60k eta 2018n % 3,30k.
San Joan Bataiatzailea eliza, XVI mendean eraikitako krisitiau eliza, gotiko-pizkundar estiloan.
Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza.
Aloesi Nakoci (Fiji, 1991ko abuztuaren 18a), zazpiko errugbi-jokalari fijiarra da.
Emakumeen txapelketan, parte hartu zuen 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan (Ajinomoto Stadium (japonieraz (味の素スタジアム, Ajinomoto Sutajiamu), Tokio Stadium ere izendatua), Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina irabaziko du Fijiko taldearekin, Zeelanda Berriko taldearen (urrezkoa) eta Frantziako taldearen (brontzezkoa) atzetik sailkatuz.
Hauek osatuko dute Fijiko taldea: Lavena Cavuru, Raijieli Daveua, Sesenieli Donu, Laisana Likuceva, Rusila Nagasau, Ana Naimasi, Alowesi Nakoci, Roela Radiniyavuni, Viniana Riwai, Tokasa Seniyasi, Vasiti Solikoviti eta Reapi Ulunisau-k.
Sri Lankako bandera 1972ko maiatzaren 22an erabakitakoa da.
Banderan urre koloreko lehoi bat agertzen da ezpata bat eskuan duela.
Ezkerraldeko zutabe berdea Islamarekiko fideltasunaren sinboloa da.
José Fábio Alves Azevedo, Fabão (1976ko ekainaren 15a - ) Brasilgo futbolaria da.
Hainbat futbol taldetan jokatu du, esaterako São Paulo eta Santos.
Maisons-Alfort–Les Juilliottes Parisko metroaren geltokia da, Maisons-Alfort udalerrian kokatuta dagoena.
The Proposal (euskaraz Proposamena), 2009ko Anne Fletcher estatubatuar zinema zuzendariaren amodiozko komedia film bat da.
Sandra Bullock, Ryan Reynolds, Betty White, Mary Steenburgen eta Craig T. Nelson aktoreek antzeztu zuten.
Margaret Tate (Sandra Bullock), New York hiriko kanadar liburu argitaratzaile ospetsu eta ustehandiak, egonaldi ziurtagiri arazo baten erruz, AEBetatik Kanada jaioterrira itzularazia izateko arriskuan dago.
Hori ekiditeko, exekutibo buruargiari urtez luzez numilatu eta gutxietxi duen Andrew Paxton (Ryan Reynolds) languntzailearekin ezkontzear dagoela aipatzea otuko zaio.
Andrew bere nagusiaren gezur handi honetan parte hartzeko prest da, baina zenbait baldintza jarriz.
Honela, biak Alaskara bidaiatuko dute, Margaretek Andrewren familia bitxia ezagutu dezan, bitartean Gilbertson (Denis O'Hare) immigrazio agenteak bikotea jarraituko du, argitaratzaile harroputzak bere komenentziarako ezkontza prestatzen ari delako susmoa baitu.
Sandra Bullock: Margaret Tate, agitratzailea burua eta New Yorkeko liburu publizista handiena
Craig T. Nelson: Joe Paxton, Andrewren aita
Betty White: Amona Annie, Andrewren amona eta Joeren ama
Denis O'Hare: Gilbertson jauna, Taten kasua ikertzen duen immigrazio agentea
Oscar Núñez: Ramone, Sitka herriko biztanle lanbide anitzduna
Erromardia Donibane Lohizuneko bost hondartzetako bat da.
Kanpin bat du eta surf egiteko aproposa da.
Wuxi Shuofang Aireportua (txineraz: 阜阳机场), (NAGE: WUX, NAZE: ZSWX), Txinako Herri Errepublikako Jiangsu probintziako Wuxi hirian dago.
China Eastern Airlines (Chengdu, Chongqing, Guangzhou, Hong Kong, Wuhan)
Shenzhen Airlines (Beijing-Capital, Chengdu, Chongqing, Dalian, Guangzhou, Macau, Osaka-Kansai, Shenzhen, Wuhan)
Administratiboki Frantziako Vienne Garaia departamenduan dago, Akitania Berria eskualdean.
2007an Thouron udalerrian erroldatutako biztanleak 479 ziren.
End of preview. Expand in Data Studio
README.md exists but content is empty.
Downloads last month
19